3/3/12

ARSENALA. unibertsitate eraikin adibideak

Baionako Nive Kanpusaren handitze proiekturako aurrez eraikin jarrai bakarra proposatu genuen, eraikinaren luzerako ardatzaren norabide aldaketekin orubean erabilera ezberdineko espazioak sortuz. Luzerako eraikin honetan arkitektura eta paisaia eskolei leku egiteko garaian, jarraian datozen unibertsita eraikinetan aurkitutako zenbait ideaia aplikatu nahi ditugu.

OECONOMICUM Dusseldorf
-Laku /parkera fatxada gardena. Elementu naturalen presentzia handia da, ez dago itxitasun sentsaziorik.
-Beira itxituraren bi alboetan kota eta material jarraitasunak barne/kanpo muga difuminatzen du.
-Fatxada eta forjatuaen artean sortutako patio itxian eskailera arinak kokatzen dira bistak eta argi sarrera ez oztopatzeko.
-Barne patio honetara begira dauden gela/bulegoen itxitura ere gardena da. Kanpoa barruraino sartzen da.
-Beiratea lama mugikor sistema batez babesten da gehiegizko eguzkitzapenaz.

DANUBE UNIVERSITY Krems
-Unibertsitate pabilio berriak eraikin zaharren alboan kokatzen dira hauek kanpusean duten garrantzia galduarazi gabe. Material eta eraikuntza sistema guztiz ezberdinak eta formen soiltasunaren bidez lortzen da hau.
-Eraikin berriak gardena izateko esfortzua egiten du jatorrizko unibertsitate eraikinak bere patioetan barneratzeko, kanpusaren izaera erreferentzia mantenduz.
-Pabilioi azpi guztiak zeharkagarriak dira, patio guztiak komunikatuak geratuz eta berde zein zapalgarriak izanik.
KOBENHAVN DANISH BUSINESS SCHOOL
-Parke batek inguratutako eraikin bat izateko material aukeraketa oso aproposa da; egurra, beira gardena zein zeharargia.
-Fatxadak eguzki babeserako egurrezko eta beirazko panel mugikorrez osatzen dira, itxituran mugimendua sartuz.
-Eraikina eta zoruaren artean 90º topaketa ekiditen da. Eraikina berdeguneek inguratzen dute, trantsizioa terraza moduko lorategi eta mendixken bidez egiten da.
-Eraikina eta horizontalaren arteko trantsizio aterrazatu hau eraikin barruraino eramaten da. Horrela behe oinean sarrera alboetan graderioak dituen plaza estali batean bihurtzen da.
-Eraikinera iritsieretan pabimentuaren gogortasuna arindu nahi da landaredia hormigoiarekin tartekatuz.
FACULTY OF LAW Sidney _FJMT architects
-Eraikinak parke bati hasiera ematen dio. Fatxada ireki eta mugikorra proposatzen da.
-Parke aldera eraikinaren behe oineko fatxada egurrezko grada arin batean bihurtzen da, fatxadak zoruarekin duen topagunea espazio erabilgarri bilakatuz.
-Behe oinean ikasleak biltzeko barne-espazio zabalak planteatzen dira, beirate bidez itxiak baino kanpoarekin kontaktu zuzenean.
ARCHITECTURE SCHOOL Oslo
-Patio zabal baten inguruan eraikitako eskola da. Patioa behe oinean eta pilote gainean zeharkatzen duten pabilioiekin eraikitzen joan da, beti ere patio izaera galdu gabe.
-Patioa berdea da eta bertara ematen duten itxitura guztiak gardenak. Argi sarrerak biderkatu egiten dira eta kalean egotearen sentsazioa ere bai.
-Patio honetan barruko erabileren jarraipen diren zurezko azalerak eta terraza/eskailera berdeak agertzen dira.
-Eraikuntza hormigoi armatuzko egituraz eta itxitura gardenez osatzen da, barne espazio ezberdinak elkar komunikatuak geratuz eta argi naturala ahal den gehien aprobetxatuz.
-Kontenedorearen soiltasunak barruan biltzen eta gertatzen denari ematen dio garrantzia.
-Patioaren eraikitzea solairuen eskalonatzearen bidez egin da, horrela estalki guztiak zulatu dira argi sarrera berriak bilatuz.
ELI AND EDITHE BROAD art museum_Michigan State University Campus
-Eraikina parke proiektu baten parte da. Errepide arteria nagusi baten zeharkatzeak eta orubera iritsierek eraikina guztiz baldintzatzen dute, proiektuan behe oinak sekulako garrantzia hartzen du.
-Parkea gurutzatzeko bideek eraikina gurutzatzen dute, eraikinean sartzea bultzatuz eta erdian sortutako espazio zabal batek geratzera gonbidatuz.
-Parkeko zenbait elementu barneratzeko (zuhaitz multzo jakina, putzua...) behe oinean itxitura gardenak eta opakoak tartekatzen dira ikuspegi zehatz batzuk bilatuz.

11/2/12

PLACE PAUL BERT. adibidetan ikusitakoak

Zenbait Croquis fusilatu ostean, hiru arkitektura bulego ezberdinen proiektuetan Paul Bert plazan aplikagarriak diren zenbait ideia aurkitu ditut. Hemen irudiak eta ideien sintesia.

RCR arquitectes. "basoko atletismo pista"
-Minimoa asfaltatzen da, baso izaera mantendu nahi da.
-Ertzetako gradak terreza berde moduan eraikitzen dira, zelaiaren pliege moduan eta ertza eserleku bihurtu daiteken harri soil batez eraikiz.
-Iritsiera eraikinean zehar egiten da ranpa bidez, sarrerako atea sinbolizatzeko portiko bat erabiltzen da.



RCR arquitectes. "Villa Trinchera, alberca edo putzua"
-Putzua geometria zorrotzez inguratzen da, espresio minimoarekin zelaian ebakidura moduan azalduz.
-Urak eta bertan isladatzen diren zuhaitzek nabarmenagoa egiten dituzte naturako elementuak.

RCR arquitectes. "Liburutegia eta zahar egoitza" Bartzelona.
-Gradak eskailera zein estantzia funtzioa hartzen du, berak erabilera anitzeko espazio bat sortzen du bere baitan.

RCR arquitectes. "Arboleda parkea" Begur.
-Plaza funtzioa hartzen duen espazio zentrala ezponda berde batek inguratu eta mugatzen du.
-Ezponda terraza zeharkagarri berdeek osatzen dute, berriz ere pliegearen ertza harri soil batekin bukatuz.
-Iritsierak arrapalak eta eskailerak konbinatuz egiten dira, oinezkoarentzat ibilbidearen jarraitasuna ahalbidetuz.

NJIRIK + NJIRIK arhitekti. "farmazia fakultatea" lehiaketa. Zagreb / Croacia.
-Eraikina zeharkatzenduten eskailerek eta auditorioak osatzen dituzten graderioek, beraien artean horma bidez banandutako graderio multzo bakar bat osatzen dute.


EDUARDO ARROYO. "Casa Levene" Escorial, Madrid.
-Kontestua osatzen duten elementuak: malda + "bosque de arboles"/zuhaitz basoa
-Zuhaitzak taldekatu eta eremuak sortzen ditu, eremuen arteko tarteak soilik eraikitzen ditu.

2/2/12

PLACE PAUL BERT. kokapena


Baionako Place Paul Bert hiriaren muga eta Gaztelu berria kokatzen den mendixkaren artean aurkitzen da. Gaur egun plaza 3000m2 hartzen dituen aparkaleku batek osatzen du, bertan mendixkaren ezpondan gaztelura igotzeko bi arrapalak eta eskailerak kokatzen direlarik.

Plaza inguruko arkitektura aberatsa da, Gaztelua, Gotorlekua, Eliza, lote etxebizitzak, trinketea, eskola ekipamendua, unibertsitatea, etab. Baionako espazio urbano esanguratsu honetan izaera publikoa duen eta elkargune bezela funtzionatu nahi duen espazio ireki eta zabal bat antolatu nahi da plaza proiektu honen bidez. Bertan kontzertuak, topaketak eta era guztietako hiri-manifestazioak burutuko direlarik.
Era honetan Place Paul Bert birgaitzeko proposamen honek ondorengoak gehitu beharko ditu:
- harmailak (500 pertsona)
- antzokia (100m2)
- komun publikoak (40m2)
- prentsa kioskoa (20m2)
Gaur egun gazteluko ezponda eta hiri-zaharra errepide batek bereizita aurkitzen dira. Autoarentzat pentsatuta dagoen errepide eta aparkaleku sare hau oinezko hiritarrentzat berreskuratzeko estrategia 5 puntutan oinarrituko da:
- Espaloiaren desagertzea, pabimentua kota bakarrean kokatuko da.
- Berdegunea berreskuratuko da asfaltoa desagertaraziz. Parke/plaza idea.
- Garai bateko ezpondaren malda berreskuratzera hurbilpen bat egingo da. Plano inklinatua txertatu nahi da.
- Komunak eta kioskoa topografia berri batean integratuko dira, ez dira gehitutako objetuak izango.
- Zuhaitzak eta ur-laminak erabiliko dira.

7/11/11

ARSENALA. antolamendua. Niveko Unibertsitate kanpusaren handitzea

Niveko Unibertsitate Kanpusa handitzeko egindako lehen proposamenetik bigarrenera bi aldaketa nabarmen proposatu ditugu. Lehenengoa orubea zeharkatuko duen errepide nagusiaren trazatua aldatzea izan da, elizaren aztarnen eta Rue Pelletier artean kokatzetik orubea diagonalean zeharkatzera pasa dugu. Era honetan Pelletier kalea peatonala izatera pasako litzateke etorkizuneko komertzioen zabaltzea ahalbidetuz eta aztarnen inguruan sortuko den plaza unibertsitate erabileratik bereiztuz.
Eraikinaren aldaketak eraikinaren geometria aldaketa bultzatu du, bigarren transformazio nagusia izanik. Eraikin jarraiaren plantako geometrian angelu zorrotzagoak sortzearekin izaera ezberdineko espazioen zonakatzea nabarmenagoa egin da. Bestalde eraikina Nive ibaira gehiago hurbildu dugu iritsiera eta eraikinetik izango diren bisten kalitatea handiagotzeko.

30/10/11

ARSENALA. eraikina + espazio publikoak

Baionako Arsenalean Kanpusaren handitze proposamenaren helburua programa guztia orubea antolatzen duen elementu jarrai bakar batean bateratzea da. Elementu honen kokapena lekuaren memoriak baldintzatuko du hein handi batean (kanala, elizaren aztarnak, platanoak), gure borondatea lekuaren historia proiektuan barneratzea bait da.


Errepidearen trazatu berria orubearen erditik planteatzen da, era honetan aztarnak errepidetik aldentzen dira eta autoen zirkulazioa errazten da. Errepidearen eta eraikinaren geometriaren bateratzetik, eta aurrez lekuan aurkitzen diren aztarna eta begetazioren kokapenagatik izaera ezberdina izango duten espazio publikoak sortuko dira (8). Bakoitzak inguratzeile eta erabilera ezberdinak izango dituenez, banan banan landuko dira.
Espazio publiko hauek bi taldetan banatuko dira, hiri eremuarenak eta kanpusarenak, taldekatu arren beraien artean komunikatuak egongo dira oinezkoentzat. Eraikina izango da bien arteko "muga", horrela batera zein bestera eraikinak izango dituen itxiturak ezberdinak izango dira. San Francisco konbentu aldera fatxadak itxiagoak izango dira, artxiboen bi eraikinen aldera berriz irekiagoak.
Kanpusaren izaerari dagokionez, fakultate guztiak (gaurko Nive, arkitektura eta paisaia) elkarren artean konektatuak egotea proposatzen da. Ikasle erresidentzia ere eraikin beraren luzapena izango da, ibai ertzera helduz.

18/10/11

ARSENALA. ideiaren aurre-ematea. Nive Unibertsitate kanpusaren handitzea

Arsenala. ordenazioa