30/10/11

ARSENALA. eraikina + espazio publikoak

Baionako Arsenalean Kanpusaren handitze proposamenaren helburua programa guztia orubea antolatzen duen elementu jarrai bakar batean bateratzea da. Elementu honen kokapena lekuaren memoriak baldintzatuko du hein handi batean (kanala, elizaren aztarnak, platanoak), gure borondatea lekuaren historia proiektuan barneratzea bait da.


Errepidearen trazatu berria orubearen erditik planteatzen da, era honetan aztarnak errepidetik aldentzen dira eta autoen zirkulazioa errazten da. Errepidearen eta eraikinaren geometriaren bateratzetik, eta aurrez lekuan aurkitzen diren aztarna eta begetazioren kokapenagatik izaera ezberdina izango duten espazio publikoak sortuko dira (8). Bakoitzak inguratzeile eta erabilera ezberdinak izango dituenez, banan banan landuko dira.
Espazio publiko hauek bi taldetan banatuko dira, hiri eremuarenak eta kanpusarenak, taldekatu arren beraien artean komunikatuak egongo dira oinezkoentzat. Eraikina izango da bien arteko "muga", horrela batera zein bestera eraikinak izango dituen itxiturak ezberdinak izango dira. San Francisco konbentu aldera fatxadak itxiagoak izango dira, artxiboen bi eraikinen aldera berriz irekiagoak.
Kanpusaren izaerari dagokionez, fakultate guztiak (gaurko Nive, arkitektura eta paisaia) elkarren artean konektatuak egotea proposatzen da. Ikasle erresidentzia ere eraikin beraren luzapena izango da, ibai ertzera helduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario