2/2/12

PLACE PAUL BERT. kokapena


Baionako Place Paul Bert hiriaren muga eta Gaztelu berria kokatzen den mendixkaren artean aurkitzen da. Gaur egun plaza 3000m2 hartzen dituen aparkaleku batek osatzen du, bertan mendixkaren ezpondan gaztelura igotzeko bi arrapalak eta eskailerak kokatzen direlarik.

Plaza inguruko arkitektura aberatsa da, Gaztelua, Gotorlekua, Eliza, lote etxebizitzak, trinketea, eskola ekipamendua, unibertsitatea, etab. Baionako espazio urbano esanguratsu honetan izaera publikoa duen eta elkargune bezela funtzionatu nahi duen espazio ireki eta zabal bat antolatu nahi da plaza proiektu honen bidez. Bertan kontzertuak, topaketak eta era guztietako hiri-manifestazioak burutuko direlarik.
Era honetan Place Paul Bert birgaitzeko proposamen honek ondorengoak gehitu beharko ditu:
- harmailak (500 pertsona)
- antzokia (100m2)
- komun publikoak (40m2)
- prentsa kioskoa (20m2)
Gaur egun gazteluko ezponda eta hiri-zaharra errepide batek bereizita aurkitzen dira. Autoarentzat pentsatuta dagoen errepide eta aparkaleku sare hau oinezko hiritarrentzat berreskuratzeko estrategia 5 puntutan oinarrituko da:
- Espaloiaren desagertzea, pabimentua kota bakarrean kokatuko da.
- Berdegunea berreskuratuko da asfaltoa desagertaraziz. Parke/plaza idea.
- Garai bateko ezpondaren malda berreskuratzera hurbilpen bat egingo da. Plano inklinatua txertatu nahi da.
- Komunak eta kioskoa topografia berri batean integratuko dira, ez dira gehitutako objetuak izango.
- Zuhaitzak eta ur-laminak erabiliko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario