Kurtsoko lehen ariketa honen helburua Baionako Place du Reduit berregituratzea eta aldi berean Sebastien Le Prestre de Vauban (1633-1707)-ri omenaldia egitea da. Plaza hau Baionako leku estrategiko batean kokatua dago, Adour eta Nive ibaiak elkatzen diren puntuan. Bastioi hau Adour-etik hirirako sarrrera babesteko sortu zen eta bertan Porte de France edo de Saint Esprit delakoa ireki zen. 1909.ean bastioia desegin zen eta Lavigerie kardenalari eskeinitako estatua kokatu zen eta plaza gaur egun duen itxurara hurbiltzen hasi zen.
Place du Reduit-en berrikuntzan gehitu beharreko programa ondorengoa da: Vauban-i monumentua (memoriala), turismo informaziorako bulegoa (80m2), taberna/kafetegia (150m2) eta komun publikoak (30m2).
Proiektuaren helburuak:
- gaur isolatuta geratu den plaza-begiralekua erabileran jartzea.
- Vauban-en memoriala: bastioiaren jatorrizko egoeraren gaurkotzea, bere lanaren berreskurapenaren bidez bere figura gogora ekartzeko asmoarekin. Errobi gaineko egurrezko azken zubiaren (1) berreskurapena + Frantziako atea (2), hirira sarreraren ideia berreskuratu + bastioiaren jatorrizko geometriaren (3) berreskurapena.
- plaza zerbitzu minimoez hornitzea.
Helburu hauek lortzeko estrategia:- Frantziako atea kokatzen zen lekuan harresiaren geometriaren berreskurapena.
- Bastioia osatzen duen duen hormaren gainean kokatuko da proiektua, pasarela ekipatu moduan.
- Pasarela Adour ertzean gaur kokatzen den aparkalekutik abiatuko da eta plaza ondoko errepide korapilo gainetik pasa ondoren ekipamendu berriaren estalki bilakatuko da, azkenik pasarelak zubi moduan Errobi ibaia zeharkatuko du udaletxeko plazara helduz.
- Katedraletik datorren Victor Hugo kalea pasarelaren bigarren adar baten zehar begiraleku berrira helduko da oinezkoa.